2014/11/01

DISKA BANDCAMP-EN SALGAI

Esandakoa.

0
2014/07/08

DISKA BERRIA

Aspaldiko, Rotazale!

Beharbada nonbait ikusi duzu jada: diska bat egiten ibili gara. Blog honetan nahigabeko sekretuan mantendu dugula dirudi, oldarkeria edo denbora falta zela eta ez zela. Izan ere, horretan gogor ibili gara pasadan urtetik, eta bidean taldeak aldaketa batzuk izan ditu.

Aldaketa hauek direla eta, baita Bigorringo eta Euridia estudioetako David eta Ibonen gogo eta esperientziaz, diska honetan era batean edo bestean hamasei lagunok hartu dugu parte. Honen emaitza, benetan harro utzi gaituen elkarlana da.

Rotabator RBT du izena, zortzi abesti orijinalek osatzen dute, eta uztailaren 19tik aurrera 5 €ren truke egongo da salgai. Espero dugu zeure gustoko izatea ere.

Rotabator RBTGau Zale (aurrerapena)

0
2013/09/07

KONTZERTUA IGORREN

Ohitura berreskuratuz, oraingoan berandu abisatzen dugu. Gaur, Igorreko Donibane Taberna aldetik, 20:30ak inguru hasita, kontzertua emango dugu Varapalo eta Eskean Kristö taldeekin batera.

Beraz, ingurutik bizi bazara edo denbora libre pilo bat badaukazu, ez zaitez falta, zerrenda pasako dugu eta. Itzela izango da, anima zaitez!!!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
2013/08/27

KONTZERTUA PLENTZIAKO GAZTE EGUNEAN

Azken orduko ekitaldia sortu zaigu ostegun honetan, abuztuak 29, Plentziako Danontzat Gaztetxean 24:00etan. Gure ostean, disko-gauak goian mantenduko du giroa.

Plentziako Gazte Eguna dela eta, Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak ekintza ugari antolatu ditu egun horretan zehar, beraz anima zaitezte!

Nola heldu:
Gehiago irakurri 0
^

KONTZERTUA ANTOLIN DEUNETAN

Hemen gaituzue berriro lurra lantzen.

Irailak 1, domeka, Plentziako Astillero plazan izango gara emanaldi berri batean, Doctor Flashback eta Zimmerband taldeen ostean, kontzertuak 21:00ak bueltan hasita.



Anima zaitezte, itzelezko gaua izango da eta!

Nola heldu:

Gehiago irakurri 0